Proiektua

Proiektua

0,0 Pasaportea nerabeei zuzendutako adikzioen prebentziorako kanpaina da, Don Bosco Konfederazioaren osasunerako hezkuntzaren esparru barruan dagoena. Kanpaina honekin lortu nahi dugu:

Informazioa eskaintzea

Adikzioen eta hauen ondorio kaltegarrien inguruko egiazko informazioa zabaltzea.

Aisialdi osasungarria

Aisialdi osasungarrirako alternatibak ezagutzera ematea.

Adikzioen inguruko mitoak

Adikzioei buruzko sinesmen okerrak gezurtatzea.

Indartzea

Adikzioekin lotura duten osagai afektiboa duten alderdiak, jarrerak, sinesmenak eta balioak indartzea.

Gizarte sareak

Gizarte presioei aurre egitea, erresistentzia eta errefusatze gaitasunak garatuta, eta baita autonomia pertsonala eta erabakiak hartzeko gaitasuna ere.

Trebetasun pertsonalak

Norbanakoaren gaitasunerako eta gizarte interakziorako trebetasun generikoak garatzea.

Parte hartzea

Aplikazioa hau diseinatzeko, Don Bosco Konfederaziotik, elementu berritzaile bat barne hartzea erabaki dugu, nerabe eta gazteen partaidetza izatea ezinbestekoa dela uste baitugu. Horretarako, scrum metodologia erabili dugu eta hainbat parte hartzaile gonbidatu ditugu: gizarte bitartekariak, nerabeak, gurasoak, irakaslek eta hezkuntzaren eta prebentzioaren alorretako adituak. Partaidetza dinamikak baliatuta, ildo nagusiak definitu genituen, hau da, aplikazioaren diseinurako, jokoetarako eta gainerako elementu eta funtzionalitateetarako ideiak. Era berean, gure gazte zentroetako parte hartzaile eta animatzaileen laguntza ere izan dugu aplikazioa probatzeko, batik bat haur eta gazteen partaidetzarako foroaren bitartez. Beraz, eskerrak eman nahi dizkiegu euren lankidetzagatik, denboragatik eta ahaleginagatik; inolako zalantzarik gabe, oso lagungarriak izan baitira.