Confederación Don Bosco
Gazte Federazio eta Zentro Salesianoekin batera, haurtzaro eta gaztaroaren defentsan eta sustapenean lan egiten duen elkartea gara, bereziki bazterkeria arriskuan dauden haur eta gazteen alde, betiere gazteen protagonismoa eta Don Boscoren hezkuntza estiloa ardatz hartuta.

9
FEDERACIONES
140
CENTROS JUVENILES
5696
PERSONAS VOLUNTARIAS
42827
PERSONAS BENEFICIARIAS
Misioa
Don Bosco Konfederazioak hainbat ekintza eta programa garatzen ditu haur eta gazteen inguruko prebentzioaren, hezkuntzaren eta sustapen integralaren alorrean. Jarduera horiek gazte zentro eta elkarteek gauzatzen dituzte, tokiko mailan, eta federazioek ere, autonomia erkidego mailan.
Ikuspegia
Don Bosco Konfederazioa gazteekin konpromisoa duen elkarte salesianoa da eta gaztediaren eta aisialdi hezigarriaren alorreko erreferente kualifikatua ere. Konfederazioak etengabeko hobekuntzaren eta berrikuntzaren irizpideen arabera kudeatzen ditu bere proiektuak, federazio eta gazte zentroekin batera.Balioak
- Pertsona erdigunean ipintzen duen hezkuntza.
- Gizartean txertatu eta gizartea eraldatzen duen hezkuntza.
- Fedean eta balio ebanjelikoetan oinarritutako hezkuntza.
- Don Boscoren hezkuntza estiloaren araberako hezkuntza.
- Gazte Zentroa da gure hezkuntza komunitatea.
- Gazteen protagonismoa da gure gizarte partaidetzarako eredua.
- Mundu guztiari zuzendutako baldintzarik gabeko harrera.
- Lehentasunezko arreta gazte behartsuenei.